XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Izan aditzarekin, aski da (1)etik (6)rainoko adibideak ikustea: .

-Baita beste aditzekin ere: .

Horrelako ehun eta hogeiren bat testuinguru jaso ahal izan ditut Onsa hilceco bidia-n.

Era mugatuan, berriz, hogeiren bat bakarrik azaltzen dira.

Horien artean batzuk oso bitxiak, mugatuak eta mugagabeak elkarren ondoan ematen bait ditu Tartasek.

Ikus honako adibide hau: .

Hor, testuinguru horretan, handia mugatuan eman digu Tartasek, grabe, ostera, mugagabean.

Eta beste hau: .

Hemen hon mugagabean eta besteak mugatuan.

Hemen bide batez azpimarratu behar da hon beti mugagabean erabiltzen digula Tartasek, atributo funtzioa betez eta izen bati loturik ez datorrenean, hots, atributo sintagma adjetibo hutsak osatzen duenean.

Horrelakoak ba dira gehiago ere.

Beste batzutan mugatu horietako batzuk izenaren funtzioa ez, baina aditzaren funtzioa betetzen dute, hain zuzen ere, partizipio bezala erabiliak bait daude; eta orduan -a, -ak atzizki mugatzaileak eta -(r)ik edo -ta atzizkiak hartzen dituzten hitzek edo adizkiek funtzio berdina betetzen bait dute.

Beraz, inoiz forma mugatua duten adizkiek eta mugagabea duten adjetiboek oso esanahi ezberdinak dituzte.

Begira Tartasek erabiliriko honako adibide hauek: , etabar.

Kasu hauetan, forma ezberdinek esanahia ere ezberdina daramate berekin.

, etabar bait dira.